PABLO HASEL ASKATU! – Donostiako kontzentrazioa

Ánimo Pablo!
No temas a la cárcel, no van a poder contigo. Nosotros y nosotras intentaremos cubrir tu vacío en la calle. Seguiremos luchando por un mundo mejor, un mundo de mujeres y hombres libres, un mundo de pueblos libres y solidarios, un mundo sin monarquías ni capitalistas. Y cuando salgas de la cárcel, te estaremos esperando para seguir luchando.
Un saludo desde Euskal Herria! LA LUCHA CONTINÚA

Pablo Hasel espetxeratu dute. Demokraziaren garaipena ote da abeslari bat abesteagatik eta egia esateagatik espetxeratzea? Gutziak dabiltza lotsatuta, guztiak Mozal Legea aldatu behar dela esanez… Hipokresia galantza, milaka aldiz aplikatu baitute Mozal Legea gaur kezkatuak ageri diren horietxek.

Eskubide sozial, zibil eta politikoen artean nagusienetarikoa den ADIERAZPEN ASKATASUNArena ukatu zaio, baina ez berari bakarrik, bera bezala inposatzen zaigun sistemaren aurka gauden guztioi baizkik.

Pablo Haselen kasuak argi eta garbi erakusten du nolako tresna errepresibo garrantzitsu eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan, sozialean eta sanitarioan ere murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. Horrelakoa da beraien Gobernantza eredua, horrelakoa delako beraien jendarte eredua.

Baina alperrik dabiltza.

  • Ez dugu geure burua autozentsuratuko, libre izango gara Pablo Hasel bezala. Pentsatzen duguna esaten jarraituko dugu.
  • Ez gara desmobilizatuko, ez gaituzte beldurtuko, Pablo Hasel beldurtu ez duten moduan. Gure burua antolatzen jarraituko dugu.
  • Herri harresietan eta Aske Guneetan bezala, Pablo Hasel espetxeratuko dute, baina bere burua ez du aurkeztu, desobedientzia bidea hautatu duelako. Guk Pablo Haserlek bezala, bide hori jorratuko dugu.
  • Espetxeratuko dute, bai, baina ez dute isilduko, indartuak aterako da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *