ENEKO GOIAK ENTZUNGO GAITU! / Eneko Goia nos va a escuchar!

Mozal hiriari ez!
Udaletxea, ez Udalitxia

Gaurko egunean, Donostiako 16 eragile sozial, sindikal eta politikoak Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoen aldeko PIZTU DONOSTIA Plataformak antolatutako “ENEKO GOIAK ENTZUNGO GAITU!” ekimenarekin bat egin dugula adieraztera gatoz.

Izan ere, azken urteotan asko hitz egin da eta gero eta gehiago idazten ari da Donostian poliki-poliki eraikitzen ari den HIRI EREDUAZ. Elitismoa, turistifikazioa, gentrifikazioa, espekulaziorako hirigintza eredua, etxebizitzaren negozioa, zerbitzu publikoen pribatizazioa, Natur Patrimonioaren suntsiketa, errauskailua, metroa, bazterketa soziala, arrazakeria, matxismoa, diglosia, ekintzaile sozialen aurkako errepresioa eta isunen ugalketa, eskubide sozial, zibil eta politikoen murrizketa… Eta orain, Udalaren bunkerizazioa.

Eta HIRI EREDUA kontzeptuarekin batera dator hiria zuzentzeko GOBERNANTZA EREDUA. Tamalez, Donostiakoa ez da eredurik demokratikoena eta, okerragoa xdena, gero eta gobernantza eredu baztertzaileagoa eta errepresiboagoa da bestelako Donostia batekin amets egiten dugun sektore sozialentzat.

Azken bost urteotan, Konstituzionala den arren, izaera erabat antidemokratikoa duen MOZAL LEGEAren ondorioz ehunka izan dira Donostian zigortuak izan diren ekintzaile sozialak. 2018 eta 2019an, adibidez, 289 isun jarri ziren bere iritzia plazaratzeko militatzen ari ziren beste hainbat herritarren aurka. 2020an gertatutakoa aztertzeke dugu oraindik, koronabirusaren eraginak datuak erabat desfiguratu baititu. Eta, Mozal Legeak gain, Donostian MOZAL UDAL ORDENANTZA ere aplikatu da, propaganda sozial, sindikal eta politikoaren aurkao jotzeko, adierazpen askatasuna suntsitu arte. Gobernantza eredu honetan gero eta gauza gehiago delitu bihurtu dira, inadrrean jarri nahi duten HIRI EREDUAren aurkakoa bada.

Eta, orain, Udaletxea UDALITXIA bihurtu nahi dute. Udal Plenoetan aurkeztu daitezkeen mozio kopurua mugatu dute. Indar politikoek ezin izango dituzte herritarrok edota herri eragileok nahi ditugun Kontrol Mozio kopurua aurkeztu. Nahikoa ez, eta Plenoetan aurkeztu daitezkeen gaiak ere mugatu nahi dituzte. Orain, pribatizatu ala Udaletik kanpora atera dituzten zerbitzuen inguruko gaiak ere Plenotik atera nahi dituzte: Donostiak Kultura, Donostia Kirola, Dbus, Etxegintza, Donostia Sustapena, Donostia Turismoa… gai horiek guztiek Udal Plenoetatik atera eta publikorik ez duten ente hauetako administrazio kontseiluetako gaiak bihurtu nahi dituzte, gai horietan guztietan herritarrei parte hartzeko aukera zapuztuz. Eta, bukatzeko, koronabirurasen garai harturiko hainbat segurtasun neurri betirako utzi nahi dituzte, aurreko zita, Udalean sartzeko indentifikatu beharra… Bi hitzetan esanda, MOZAL HIRIAREN EREDUA zuzentzeko, UDAL ITXIA EREDUA bxderatu nahi dute, GUZTION KALTEAN.

Hori guztia salatzeko eta alternatibak proposatzeko martxan jarri dugu ENEKO GOIAK ENTZUNGO GAITU kanpaina, HITZA HARTZERA GOAZ.


¡No a la ciudad mordaza!
¡No a la bunkerización del Ayuntamiento!

En el día de hoy, venimos a anunciar que 16 organismos sociales, sindicales y políticos de Donostia hemos decidido apoyar la campaña “ENEKO GOIAK ENTZUNGO GAITU!” que va a poner en marcha PIZTU DONOSTIA, plataforma en defensa de los Derechos Sociales, Civles y Políticos.

Y, es que en los últimos años se ha hablado mucho y cada vez se está escribiendo más sobre el MODELO DE CIUDAD de ciudad que se está construyendo poco a poco en Donostia. Elitismo, turistificación, gentrificación, urbanismo especulativo, negozio de la vivienda, privatización de servicios públicos, destrucción del patrimonio naturak, incineradora, metro, TAV, exclusión social, racismo, machismo, represión contra activistas sociales, proliferación de multas, reducción de derechos sociales, civiles y políticos… Y, ahora, BUNKERIZACION DEL AYUNTAMIENTO.

Y el concepto de MODELO DE CIUDAD viene acompañado del MODELO DE GOBERNANZA para dirigir la ciudad. Lamentablemente, Donostia no es el modelo más democrático y, lo que es peor, cada vez es un modelo de gobernanza más autoritario, excluyente y represivo para los sectores sociales que soñamos con una Donostia diferente.

En los últimos cinco años, a pesar de su carácter constitucional, cientos de activistas sociales han sido condenados en Donostia por la LEY MORDAZA, de carácter profundamente antidemocrática. En 2018 y 2019, por ejemplo, se impusieron 289 multas contra otros tantos ciudadanos y ciudadanas que militaban por diferentes causas sociales. Queda por analizar con cuidado lo ocurrido en 2020, ya que la incidencia del coronavirus habrá desfigurado completamente los datos. Y, además de la Ley mordaza, en Donostia se ha aplicado la ORDENANZA MUNICIPAL MORDAZA para eliminar la propaganda social, sindical y política, mutilando el derecho a la libertad de expresión. Con este modelo de gobernanza, cada vez más cosas se han convertido en delito en Donostia cuando se pretender defender otro modelo de ciudad contario a los intereses de los gobernantes.

Y ahora quieren convertir el Ayuntamiento en un BUNKER. Han limitado el número de mociones que se pueden presentar en los plenos municipales. Las fuerzas políticas no podrán presentar el número de mociones de control que deseemos los ciudadanos o los agentes populares. Por si no fuera suficiente, también quieren delimitar los temas que se pueden tratar en los plenos. Pretenden sacar del Pleno los debates relativos a los servicios privatizados, paramunicipales o empresas públicas sacadas fuera del Ayuntamiento, como son: Donostia Kultura, Donostia Kirola, Dbus, Etxegintza, Fomento de San Sebastián, San Sebastián Turismo… Todos estos temas se pretenden evitar en los Plenos Municipales y se convierten en temas de los diferentes Consejos de Administración en los que no participa la ciudadanía, frustrando la participación ciudadana en todos estos temas. Y, para terminar, quieren dejar para siempre una serie de medidas de seguridad adoptadas durante la época de Coronaviruras, como son la cita previa, el libre acceso a las dependencias munciaples, la necesidad de indentificarse para entrar en el Ayuntamiento…

Para denunciar todo esto y proponer alternativas hemos puesto en marcha la campaña ENEKO GOIAK ENTZUNGO GAITU (Eneko Goia nos va a escuchar), y para ello, VAMOS A TOMAR LA PALABRA .

 

BABESA EMAN DUTEN ERAGILEAK:
Erraukailuaren aurkako mugimendua, Satorralaia, ELEAK-Libre, Bake Ekintza antimilitarista, Bizilagunekin Plataforma, Belartza 2 Gelditu, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Antikapitalistak, Infernua bizirik, Askapena, Ernai, Gazte Komunistak, LAB, STEILAS,  ESK, EH Bildu, Sortu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *