Aurkezpenean abestutako Donostia pizteko koplak

EZ DAKIT AHORIK IXTEN

1/

Donostia, Donostia (bis)
pintxoz ta ardoz bustia
kantuz esatera gatoz
esan ezin den guztia.

2/

Galerna dator, galerna! (bis)
ondo gorde da lanperna
berriro itxi didate
etxe azpiko taberna.

3/

Haizerik ez da gelditu (bis)
orraziak hautsi ditu
noiz bilakatu ote zen
hitz egitea delitu?

4/

Kasino, hotel ta bingo (bis)
noria ta tamarindo
isun bat ordaindu nuen,
ez dut berriro egingo!

5/

Ai, Donostia Bilintxen! (bis)
gaur zer haiz ta lehen zer hintzen?
lagun bat daukat kalean
kartoi azpian bizitzen.

6/

Aulkiak hutsik Ilunben (bis)
kapote atzean geunden
zezen bat ihesi joan da
eta ez dakigu nun den!

7/

Olatuak hona hara (bis)
Ondarreta, Santa Klara
etorkinik nahi ez duen
Donostia norena da?

8/

Otso artean bildotsa (bis)
Uliatik dator hotza
mundua erakarri nahi
ta hire buruaz lotsa!

9/

Txori bekaiztia ozen (bis)
kuku arrautzak berotzen
zertan ari haiz oraindik
Xalbadorri txistu jotzen?

10/

Maria Kristina ta Londres (bis)
denboraldiro erromes
Donostiarrok esklabu
aritzen gara bolondres.

11/

Kalea hasi da pizten (bis)
udaberria iristen
mintzo baldarra dut baina
ez dakit ahorik ixten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *